XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kamioia, karga eta guzti, Eskozia-n utzi zuten, Edinburgo-tik ekialdera dagoen eskualde apartatu batean.

Gero, kontaktoak hartu eta hegoalderantz eraman zuen, Ingalaterra-ra, han konpondu zezaten.

Konpondu ondoren, berriro ekarriko dute hona.

Pilotoak eta kamioia murru ikustezinaren beste aldera pasatu ondoren, platertxo hegalarira igon eta aparailua ibiltzen hasi zen, horizontalki, aireratzeko puntura.

Hona heldu eta bertikalki igon zen.

- Ordubete baino lehenago Europa-ko puntu batean lurreratuko da -komentatu zuen Karoline-k.

Gero, etxera itzuli eta oheratzeko prestatzen ari zela, Franz zeharo desilusionaturik zegoen.

Platerportukoa ikusi ondoren, ezinezkoa iruditu zitzaion handik ihes egin ahal izatea, murru ikustezina trabesatzea oztopo gaindiezina zelako.

Baina erantzi ondoren ohera sartzera zihoala, bapatean argi bat piztu zitzaion buruan: - Kamioia!.

Bai!. Agian kamioian ezkutatuz....

Aukera berri hori astiro eta sakon aztertu behar izango zuen.

Kamioiak non gordetzen zituzten jakin behar zuen, hurrengo bidaia noiz izango zen, zein kamioi erabiliko zuten, kamioian toki ezkutu bat prestatu... Horrek denbora emango zion.

Eta, denboraz gain, posible izango zitzaion berari, bakarrik, guzti hori egitea?....

Franz-ek burua mugitu zuen dudatan bezala.

Laguntzarik gabe zaila izan zitekeen, agian ezinezkoa.

Baina, nortaz fidatu zitekeen?. Agian Karoline....

Ohean sartu zen.(...).